Arrauna beste kirol tradizionaletako bat da eta bere jatorria garai bateko arrantzan du.
Aipatu behar da ontzi motaren arabera modalitate ezberdinak daudela eta gehien ezagutzen dena traineruan egiten dena da. Traineru bakoitzean 13 arraunlari eta patroia joan ohi dira.
Azken urteetan kirol honek daraman bilakaeraren ondorioz emakumezkoen liga ere sortu da, orain arte komunikabideetan zuen inpaktuaren eraginez ia gizonei soilik bideratua zegoen kirol honetan.
Jarraian arraunaren inguruko bi bideo labur
Komentariotxo bat egitearren, esan behar da estropada denboraldiko estropadarik garantzitsuena Kontxako estropada izan ohi dela, estropada berak oihartzun eta historia handia duelako eta jai giro ederra egoten delako.