Blog honen bidez Bigarren Hezkuntzan bereziki Soin Hezkuntzako ikasleen artean munduko jolasen inguruko proiektu bat nola sortu jakiteko hainbat informazio aurkituko duzu!
Ahalik eta dinamikoena egite aldera eta ikasleak une oro disfrutatuz lan egin dezaten, baliabide ezberdinak erabiliko dira.
Metodologia aktiboen bidez egingo denez, ikasleek euren arteko autoikaskuntza prozesua landuko dute, hau da, eurek informazio iturritik ikasiko dute eta ondoren kideei helaraziko die modu ezberdinetan (idatzizko zirriborro edo eskemak, posterrak, bideoak, praktikak, tailerrak...).
Irakasleak abiapuntutzat Euskal Herriko joko tradizionalak (herri kirolak, arrauna, euskal pilota...) irakatsiko dizkie eta hortik aurrera ikasleek mundua ezagutu beharko dute jolasen bidez. Adibide moduan goiko lehioetan klikatuz Euskal Herriko joko tradizionalen informazio eredua dute.
Prest al zaude?
GAI IKUSTEN AL ZARETE MUNDUKO JOKO TRADIZIONALAK KONTINENTEEN ARABERA SAILKATUZ BILDUMA DIGITALA SORTZEKO?
Ekin ba lanari!
Ez al dakizu nola ibili gure blogean zehar? Hemen doaz pista batzuk:
- Eskuineko zutabean jarri arreta etiketak atalean.
- Hainbat etiketa ikusiko dituzu bertan: 5 kontinenteak (Afrika, Amerika, Asia, Europa eta Ozeania) eta ondoren beste 3 etiketa (proiektua, material didaktikoa eta webguneak).
- Azken 3 hauetan oinarritu gure blogean zehar mugitzeko.
- Proiektuan klikatuz gure proiektuaren informazio ezberdina aurkituko duzu.
- Material didaktikoan klikatuz proiektua aurrera eramateko eskuragarri dugun informazio ezberdinetako batzuk daude.
- Webgunea etiketan klikatuz, proeiktua aurrera eramateko webgune interesgarriak daude jolas tradizionalekin lotura dutenak.
- Gainontzean, kontinenteren batean klikatuz kontinente horretako joko tradizionalen inguruko zerbait agertuko da.
Aurrera eta salseatu gure bloga!!!